XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER ETA ZER. Hiltzalea hil

Nevers-eko hirian bazen gizon-hiltzale bat, eri-zain zagon mutil bat hilik, lephoaren mozterat kondenatua.

Egunaren beha zagon, gillotinatzeko.

Goiz hautarik batez lo zurrungatik iratzar arazi dute biak eta erdietan.

Legeko jaunek erran diotenean orena dela, ukan dezan kuraia, hitzik ez omen du erran.

Betan zuritu, bainan ikaratu gabe.

Jauzi batez bera jaiki; beztitu, belhaunikaturik kofesatu; meza entzun, kominiatu, othoitz egin kartsuki eta umilki; bere burua ichil-ichila utzi estekatzerat; urhatsa chut eta fermu joan tresna lazgarriraino, nehork lagundu, ez eta herrestatu gabe; aizkoraren ikusteak egin-arazi gibelerako oldar labur bat...... alferretan.

Burregoaren laguntzalek hartu eta etzan arazi dute behar zen tokira.

Han daude, han biribil, gizon-hiltzalerik izigarrienak, herioaren hotzak berak beren baitharazten ez dituen erho bakarrez bertzeak.

Heiek ere zer dezakete egin?.

Mundu huntako ez balinbada, bertzeko bederen dohatsu, ez baitaguti, urrikiturik doazinak, hau joan den bezala.

Den bezen izigarri delarik gillotina, ez dea mirakulu, nola den, nola ditaken oraino, horren beldurrarekin ere, den bezenbat gizon-hiltzale?.

Hori ez balitz, non ginintazke egungo eguneko putikoekin?.

Ohoinak

Orhoit zarete nola baziren Espainiako aldetik hunat aspaldichkoan diru ebasten ari zirelako batzu...... oro gezur: preso altchatua zela holakoa, bazuela gara batean mala bat urhez bethea; preso zelakotz jabea, ezin altcha malaño hura.

Othoi sos pozi bat presta, lagun baten igortzeko malaren bilha.

Gero gaitzeko saria segur, diru prestatzalearentzat.

Zinezko gezurti ohoinak; azkenean hatzeman dituzte Espainiako poliza gizonek, letra faltsu egiten ari, alde orotarako mila eta milaka adrezaren jabe; hatzeman eta preso altchatu, han zirenak, Jainkoak ahal baitaki, zonbat diren oraino ibilki hoitarik chocho bipiltzen.

Altchatu dituztenen buruzagia alemana omen da ethorkiz.

Nonbeitik ere!....

Bi Zakur

Landesetako Souprosse herrian zerga biltzen zabilan egun hautarik batez jaun gazte bat.